Zure egonaldian zer egin
Alquezar Santa Maria Nagusiari eskainitako jatorri musulmaneko kolegiata-gazteluagatik nabarmentzen da. Inguruko arkitekturaren adierazgarri diren kaleen eta etxeen Erdi Aroko xarma ere deigarria da.
Hiribildu eder honetan ibilaldi bat egitea da lehen jarduera interesgarria
Alquezartik jarduera ugari egin daiteke ingurune naturalean; batez ere amildegi-jaitsiera, eskalada, mendiko ibilaldiak eta txangoak mendiko bizikletaz.
Mendiko ibilbide luzeak, GR 45, GR 17 eta GR1 ibilbide historikoaren zati bat, eta mendiko ibilbide laburrak (PR HU-71 Ardoaren Ibilbidea eta PR HU-72 Transhumantzia-ibilbidea).
Ibilaldi didaktiko eta errazak, familian egiteko egokiak;
esaterako, Vero ibaiaren pasabideen ibilbidea.
Alquezar inguruan dago Vero Ibaiaren Parke Kulturala. Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1998an bertan dagoen aztarnategi arkeologiko sorta bikainagatik eta labar-pinturak dituzten 60 harpetik gorako multzoagatik. Iberiar Penintsulako sorta berezienetako bat osatzen dute.
Bisitaldi gidatuak eskaintzen ditugu eta museoak eta interpretazio-zentroak ere bisita daitezke:
- Vero ibaiaren interpretazio-zentroa Castillazuelo-n.
- Guarako Mendilerroaren eta Arroilen interpretazio-zentroa Bierge-n.
- Casa Fabian Museo Etnologikoa Alquezarren.
- Kondairen eta tradizioen interpretazio-zentroa Adahuesca-n.
- Garai bateko olio-errota edo Buera-ko tornua. Bueran.
- Labar-artearen interpretazio-zentroa Colungo-n.
ALQUEZARKO TURISMO BULEGOA: 9:00-13:30 eta 16:30-20:00 Telefonoa: 974 318 940
Guarako Mendilerroa eta Arroilak Parke Naturala ere aipagarria da, eskualde osoko inguru natural ikusgarrienak han baitaude. Bertako labarretan landare bereziak daude, mendilerroko amildegietako harkaitzetan bakarrik bizi diren espezie baliotsuak. Amildegi horiek Europako hegazti harraparien kolonia garrantzitsuenetako baten babes ere badira.
Somontano da desagertzeko arriskuan dauden espezieak, ugatza kasu, bizi eta ugaltzen diren gure planetako azken tokietako bat. Arkaitz hauetan hainbat hegazti-bikote bizi dira; ugatzak, sai zuriak, sai arreak, arrano beltzak, belatzak eta hontz handiak. Hegaztien aberastasun handi horri esker, parkea Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatu zuten.
Somontanoko eskualdea ardoen lurraldea ere bada. Une honetan 4.000 hektarea mahasti baino gehiago eta 20 upategi daude Somontano Jatorri Izenean babestuta. Jatorri-izen honetan ardo gazte bikainak, ardo onduak eta erreserba-ardoak egiten dira; usain bizikoak, fruta zaporedunak, kolore bizikoak eta gradu gutxikoak. Estimatuak dira sukaldaritza tradizionalean.
ESTEKA INTERESGARRIAK:
INFORMACIÓN SIERRA DE GUARA Y SOMONTANO:
- Asociación de empresarios de la Sierra de Guara: www.guara.org
- Comarca Somontano: www.turismosomontano.es
- Parque Cultural del río Vero: www.parqueculturalriovero.com
- Radiquero: http://www.radiquero.com/
- Ayuntamiento Alquezar: www.alquezar.es
TURISMO ACTIVO:
- Actividades de aventura y turismo activo en la Sierra de Guara, Huesca y Pirineos. Guías de barrancos, montaña y naturaleza: www.guiasdebierge.com
- Guías de Montaña, esquí y Btt enduro: https://www.rocayagua.com/
- Guía de descenso de Barrancos y Escalada: www.guiasbuenaventura.es
- Guías de Montaña y Barrancos: www.guiasboira.com
- Guías de Barrancos: http://tronaventuras.com/
- Guías de Barrancos: https://www.lesensdeleau.fr
HIPICA:
- Hípica de Bierge:http://blog.hipicabierge.es/
SEGWAY:
- Guara Segway: http://www.guarasegway.com/
ACEITES EN EL SOMONTANO:
AGENCIA DE ENOTURISMO:
TALLER DE NEOPRENO:
- Marta Sánchez 0034 679631246
PROTECTORA DE ANIMALES: